Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak

Elizatxo Hiribidea, 10, 20303 Irun, Gipuzkoa

Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40ko hamarkadan sortu zen, eta 1958an zentro ofizial izendatu zuten. Bere historian zehar, ikastetxe honen hezkuntza-eskaintza inguruko gizarte-eskaeretara egokitzen joan da, eta, batez ere, industria-espezialitate tradizionaletan eman da erantzuna: metala, Zura, Elektrizitatea eta Elektronika.

Pertsonak eta profesionalak prestatzen ditugu, eta gure printzipio nagusiak errespetua, aukera-berdintasuna, lankidetza-lana, erantzukizuna eta jasangarritasuna dira.

Deskribapena

Prestakuntza-zentroak zurgintza eta altzariak, fabrikazio mekanikoa eta elektrizitatea eta elektronika lanbide-arloetako hamar titulazio ematen ditu.

Maila Erdiko Zikloak: Mekanizazioa, Instalazio Elektriko eta Automatikoak, Telekomunikazio instalazioak eta Instalazioa eta Altzari-hornikuntza.
Goi Mailako Zikloak: Fabrikazio Mekanikoko produkzioaren programazioa, Fabrikazio Mekanikoko Diseinua , Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak, Mantentze-lan Elektronikoa, Telekomunikazio eta Informatika sistemak eta Diseinu eta Altzarigintza.

Baldintzak

Erdi-mailako zikloetan sartzeko baldintzak.

  1. Titulu hauetakoren bat izatea:
    • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua
    • Oinarrizko Lanbide Heziketa
    • Batxilergoa
    • Unibertsitate-titulua
    • Erdi-mailako edo goi-mailako beste titulazio bat
  2. Edo gainditu izana:
    • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten nahitaezko moduluak
    • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako zikloak egiteko berariazko prestakuntza-ikastaro bat, ikastaroa amaitzen den urtean 17 urte beteta izatea.
    • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba edo unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.
    • BBBko bigarren maila, gehienez 2 irakasgai gainditu gabe.
    • IEEko lehen zikloko bigarren maila.
    • UBI edo PREU.
    • 1963ko planaren hirugarren maila, edo Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzen bigarren maila

Goi-mailako zikloetan sartzeko baldintzak:

  1. Titulu hauetakoren bat izatea:
    • Batxilergoa
    • BBB
    • Unibertsitate-titulua
    • Erdi-mailako edo goi-mailako beste titulazio bat
  2. Edo gainditu izana:
    • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
    • UBI edo PREU
    • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
    • Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarbide-proba

Gainera, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetako plazen eskaria eskaintza baino handiagoa bada, hezkuntza-administrazioek kuotak eta lehentasunak ezarri ahal izango dizkiote ikastetxeari.

Eskaera

CIFP BIDASOA LHII

Kontaktua

info@fpbidasoa.eus

Teléfonoa

943-666010

Harremanetarako pertsona

Fernando Delgado - Idazkaria

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Eskola-egutegia, irailetik ekainera

Erlazionatutako baliabideak