Enpresagintza Fakultatea. Unibertsitate Gradua

Centro Cívico Palmera Montero. Leandro Agirretxe plaza, 1 - 20304 Irun

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate kooperatiboa da, 1997an sortua, Mondragon Korporazioko kidea, bokazio humanista argia duena eta gure ingurunearekin, gizartearekin eta gure garaiarekin konprometitua dagoena. Unibertsitate praktikoa, benetakoa eta konprometitua, pertsonen garapenean zentratua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua eta mundu errealaren erronkei aurre egiteko pentsatua.

Bidasoako Campusa, Oñati eta Bilboko campusekin batera Mondragon Unibertsitateko enpresagintza Fakultatean integratua, Irunera lekualdatu zen 2003an. Proiektua eskualdea garatzeko eragile izateko sortu da, kudeaketan talentua sortzera, ekintzailetzara eta berrikuntzara bideratuta dago, eta eskualdeko enpresa-ingurunearekin harreman estua izateak babesten du.

Enpresagintza Fakultatean 1.400 ikasle inguru daude matrikulatuta, horietatik 300 baino gehiago Bidasoako Campusean.

Deskribapena

Bidasoako Campusak bi unibertsitate-gradu eskaintzen ditu:

BEKABIDE programaren bidez, ordainketak ikasleen eta haien familien aukera ekonomikoetara egokitzen ditugu.

Baldintzak

Unibertsitate-graduko ikasketak egiteko legezko gutxieneko baldintzak:

  • Batxilergoa
    • Gomendatzen da Giza eta Gizarte Zientziak, Gizarte Zientziak edo Teknologia (LOGSEren kasuan), Giza eta Gizarte Zientziak, Gizarte Zientziak edo Zientziak (LOEren kasuan). Eta “Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II”, “Matematika II”, “Ekonomia”, “Enpresen Ekonomia eta Antolaketa”, “Enpresaren Ekonomia” eta antzeko ikasgaiak ikasi izana.
  • Goi-mailako Lanbide Heziketa.
    • “Administrazioa eta Finantzak” edo “Merkataritza eta Marketina” familietako goi-mailako heziketa-zikloak eginda izatea gomendatzen da.

Prestakuntza-programa partzialki euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ematen denez, komenigarria da ikasleek aldez aurretik beharrezko hizkuntza-gaitasunak eskuratzea.

Eskaera

Mondragon Unibertsitatea. Bidasoako Campusa

Kontaktua

ioiartzabal@mondragon.edu

Teléfonoa

943-639129

Harremanetarako pertsona

Iraitz Oiartzabal Lakarra

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finkoa - Aldi baterakoa

Noiz

Eskola-egutegia. Iraila-ekaina.

Erlazionatutako baliabideak