Prestakuntza eta Enplegu Baliabideen Gida

Jarraian aurkezten dugun Prestakuntza eta Enplegu Baliabideen Gida Bidasoko eskualdean lan egiten duten profesionalei eta gure eskualdean bizi eta lana bilatzeko edo kualifikazioa hobetzeko prozesuan dauden pertsonei zuzendutako kontsulta-tresna gisa sortu da.

Enplegua sortzea eta langabeziaren aurkako borroka dira, zalantzarik gabe, Bidasoko eskualdeko tokiko erakundeek eta eragile ekonomiko eta sozialek partekatzen duten lehentasun handietako bat; izan ere, Irun Ekintzan, Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko Itunaren eta Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoko Planaren bidez, enplegu- eta prestakuntza-arloko proiektuak bultzatzen dituzte, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonekin lan egiteko eskura dauden baliabideak hobetzeko.

Gida hau eragileentzako eta herritarrentzako dokumentu erabilgarria izatea nahi dugu, eta, azken batean, pertsonak beren bilaketa profesionalean orientatzen eta enpresen beharretara hurbiltzen laguntzea.

Eskerrak eman nahi dizkiet gida hau argitaratzea ahalbidetu duten toki-erakunde guztiei, beren ideia eta ekarpenekin.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gida honen edizioa kofinantzatu duelako, ETORKIZUNA ERAIKIZ GIPUZKOA TALDEAN programaren 2020ko deialdiaren bidez.