Bidasoa activa – Bidasoa bizirik 1992an sortutako sozietate publikoa da, Irun eta Hondarribiko udalen ekimenez sortua. Bere helburua tokiko jarduera ekonomikoa hobetzen eta enplegua sortzen laguntzea da, eskualdeko eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean. Batez ere eskualdeko enpresa edo talde sektorialei eta pertsonei zuzendutako programak eta jarduerak garatzen ditugu, bai enplegu/prestakuntza eskatzaileei, bai enpresa berrien sustatzaileei.
Langabeen enpleguarekiko posizionamendua hobetzera bideratutako baliabideen artean, enpleguko eta prestakuntzako hainbat proiektu diseinatu eta garatzen ditugu. Horien artean, hiru proiektu mota nabarmentzen dira:
- Proiektu bereziak. Profesionaltasun-ziurtagirien bidezko lanbide-prestakuntzako programak, batez ere jatetxe-arloan.
- Gizarteratzeko eta laneratzeko proiektu pilotuak. Prestakuntza-prozesuak eta txandakako kontratazioak osatzen dituzten bazterketa-arriskuan dauden pertsona-kolektiboei zuzendutako lanbide-prestakuntzako programak.
- Lankidetza-proiektuak. Enplegagarritasuna hobetzeko programak, gizarte- eta/edo lan-mailan kalteberak diren pertsonen kolektiboentzat, eskualdeko beste erakunde batzuekin lankidetzan garatuak.
Deskribapena
1. PROIEKTU BEREZIAK
Ostalaritza 2022. Sukaldaritzako langileen lanbide-trebakuntzarako programa, profesionaltasun-ziurtagirien katalogoko 2. mailako prestakuntza-ekintza baten bidez (“Sukaldaritza (HOTR0408)”), eta parte-hartzaileak orientatzeko eta gizarteratzeko prozesu baten bidez enplegua erraztea.
Hasiera: 2023ko otsaila
Amaiera: 2023ko urria
Restoran 2022. Jatetxe-arloko langileen lanbide-trebakuntzarako programa, profesionaltasun-ziurtagirien katalogoko 2. mailako prestakuntza-ekintza baten bidez (“Jatetxe-zerbitzuak (HOTR0608)”), eta parte-hartzaileak orientatzeko eta gizarteratzeko prozesu baten bidez enplegua erraztea.
Hasiera: 2023ko otsaila
Amaiera: 2023ko iraila
2. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTU PILOTUAK. BGG eta/edo DSBE jasotzen duten iraupen luzeko langabeak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza integraleko ibilbideen tokiko proiektu pilotua, “Irun-Silver Economy enplegua” izenekoa, inguruneko beharrei erantzuten diena eta zainketako profesionalak eta, bereziki, erakundeetan mendeko pertsonen arreta soziosanitarioko teknikariak kualifikatzeko diseinatua dagoena. Proiektuak prestakuntza ofizial ziurtatuko 664 orduko prestakuntza-ibilbidea eta 10 hilabeteko txandakako kontratazio-fasea ditu eskualdeko enpresetan.
Hasiera: 2022ko urria
Amaiera: 2023ko urria
3. LANKIDETZA-PROIEKTUAK
BidaLAN 2022. Prestakuntza, enplegu eta gizarteratze soziolaboraleko proiektua, Irun Ekintzaneko Kualifikazio eta Laneratze Mahaiak diseinatu eta garatua. Bertan, prestakuntzarekin eta gizarteratze eta laneratzearekin zerikusia duten eskualdeko hainbat eragilek parte hartzen dute aktiboki, bereziki pertsona kalteberenak: Mendibil Elkarte Pedagogikoa, Irungo La Salle, Emaus Gipuzkoa eta Secretariado Gitano Fundazioa. Eta beste erakunde batzuek ere laguntzen dute: Katea Legaia, Gureak, Sartu-Erroak, ONCE, Lanbideren eskualdeko bulegoa, IEFPS Bidasoa eta Plaiaundi Institutua, besteak beste.
Hasiera: 2022ko azaroa
Amaiera: 2024ko uztaila
Baldintzak
1. PROIEKTU BEREZIAK
Ostalaritzan/jatetxeetan interesa duten langabetuak edo lanaldi partzialeko langileak (lanaldiaren herena gehienez), ahal dela Irungoak.
2. GIZARTERATZEKO ETA LANERATZEKO PROIEKTU PILOTUAK
Luzaroko langabetuak (12 hilabeteko langabezia azken 18 hilabeteetan) eta DSBE edo GGG laguntzen jasotzaileak/onuradunak, batez ere Irungoak.
3. LANKIDETZA-PROIEKTUAK
Hainbat arrazoirengatik (generoa, adina, egoera soziolaborala, kulturala, desgaitasuna…) kalteberatasun-egoeran dauden Bidasoaldeko langabeak.