Lan-esperientziari buruzko informazioa, aholkularitza eta aintzatespena

Elizatxo Hiribidea, 10, 20303 Irun, Gipuzkoa

bidasoaBidea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40ko hamarkadan sortu zen, eta 1958an zentro ofizial izendatu zuten. Bere historian zehar, ikastetxe honen hezkuntza-eskaintza inguruko gizarte-eskaeretara egokitzen joan da, eta, batez ere, industria-espezialitate tradizionaletan eman da erantzuna: metala, Zura, Elektrizitatea eta Elektronika.

Ikaskuntzak Aitortzeko Sistemaren erreferentzia-zentroa da. Industria-arloekin lotutako hainbat zeregin betetzen dituela egiaztatzen duten lanbide-gaitasunei buruzko informazio, aholkularitza eta ebaluazio lanak egiten ditu.

Deskribapena

Sektore batean esperientzia profesional handia baduzu baina akreditazio ofizialik ez baduzu, orain konpetentzia profesionalak aitortu, ebaluatu eta egiaztatzeko sistemaren bidez eskuratzeko aukera duzu.

Lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura da lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako bide ez-formalen bidez eskuratutako gaitasun horiek ebaluatzeko eta aitortzeko jardueren multzoa, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan arautua (BOE, 2009ko abuztuaren 25a), zeina martxoaren 9ko 143/2021 Errege Dekretuak (BOE, 2021eko martxoaren 10a) eta azaroaren 18ko 211/2015 Dekretuak (EHAA) aldatu baitzuten.
Ebaluazioa prozesu egituratu baten bidez egiten da. Prozesu horren bidez, pertsona baten gaitasun profesionalak Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko konpetentzia-unitateetan zehaztutako errealizazioak eta errealizazio-irizpideak betetzen dituen ala ez egiaztatzen da. Prozedurak, ezarritako betekizunek eta gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzearen ondorioek Estatu osoan dute irismena eta balioa.

Informazio gehiago webgune honetan

Baldintzak

Lan-esperientzia frogagarria izatea

Eskaera

CIFP BIDASOA LHII

Kontaktua

orienta@fpbidasoa.eus

Teléfonoa

943-666010

Harremanetarako pertsona

José Antonio Rodríguez

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finkoa - Aldi baterakoa

Noiz

Eskola-egutegia, irailetik ekainera

Erlazionatutako baliabideak