Gizarte-laguntzen kudeaketa

Basurko, s/n., Irun

LANBIDE izenarekin ezagutzen da Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jartzen duen Euskal Enplegu Zerbitzua, langileei lana bilatzeko edo dutena hobetzeko prozesuan laguntzeko eta orientatzeko. Enplegu-eskatzaile bakoitzari plan integral eta pertsonalizatua eskaintzen dio.

Integrala, pertsona bakoitzari laguntzen diogulako enplegua bilatzeko prozesu osoan, aholkuak, orientazioa eta laguntza emanez, hainbat prestakuntza-ekintza eginez, bere enpresa sortzeko lagunduz eta, pertsonalizatua, lanbide-profil bakoitzera egokitutako banakako planak diseinatzen direlako.

Lanbidek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzen lagundu nahi du.

Deskribapena

LANBIDEk hainbat gizarte-laguntza kudeatzen ditu, besteak beste, DSBE, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera. Hileko prestazio ekonomikoak dira, baliabide nahikorik ez duten eta lan-irteera bat aurkitzen laguntzen dieten pertsonen eta familien oinarrizko premiei erantzuteko.
Laguntza horiek baliabiderik ez duten pertsonek kobratu ahal izango dituzte, edo, baliabide horiek eduki arren, oinarrizko premiak asetzeko nahikoak ez direnek eta baldintza batzuk betetzen dituztenek. Lanik gabeko pertsonak, baliabide gutxiko langileak, pentsiodunak, bestelako pentsioen hartzaileak, egoitza-baimenik gabeko etorkinak eta abar izan daitezke.

DSBE. Ohiko galderak
EPO.   Ohiko galderak
BGG.   Ohiko galderak

Beste laguntza berezi batzuk:
COVID-19tik eratorritako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileentzako laguntzak

Hitzordua eska dezakezu LANBIDEn.

Baldintzak

DSBE eskatzeko, oro har, honako hau eskatzen da:

  • 23 urtetik gora izatea (salbuespen batzuekin)
  • Baliabide nahikorik ez izatea
  • Aurreko 3 urteetan EAEn erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea, etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, erroldatzea onartuko da eskaera aurkeztu baino urtebete lehenago gutxienez, ordaindutako 5 urteko lan-bizitza egiazta badaiteke
  • Bizikidetza-unitate bat eratzea, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez
  • LANBIDEn izena emanda egotea enpleguaren eta beste zerbitzu batzuen eskatzaile gisa, eta Gizarteratzeko Hitzarmen bat edo aurreakordio bat sinatuta izatea
  • BGG jasotzeko baldintzak betetzen badira, laguntza hori (eta jasotzeko eskubidea duen beste edozein laguntza ekonomiko) DSBE baino lehen eskatu behar da.

DSBE. Informazio gehiago
EPO. Baldintzak

BGG eskatzeko, oro har, honako hau eskatzen da:

  • 23 urte baino gehiago izatea (salbuespen batzuekin) eta legezko bizilekua Espainian izatea urtebeteko antzinatasunarekin.
  • Baliabide nahikorik ez izatea
  • Eskaera egin aurreko urtean Espainian erroldatuta egotea eta bertan benetan bizitzea.
  • 30 urtetik beherakoa bazara eta BGG modu independentean eskatzen bada, gutxienez eskaera egin aurreko bi urteetatik gurasoengandik aparte bizi izana eta Gizarte Segurantzan gutxienez 12 hilabetez kotizatu izana egiaztatu behar da.
  • 30 urtetik gorakoa bazara eta BGG modu independentean eskatzen bada, egiaztatu behar da eskaera egin aurreko urtetik gutxienez gurasoengandik bereizita bizi izan zarela.
  • BGG bizikidetza-unitate bateko kide gisa eskatzen bada, bizikidetza-unitateko kide guztiek Espainian izan behar dute legezko bizilekua, urtebeteko antzinatasunarekin.

BGG.   Baldintzak

Eskaera

Lanbideren Irungo bulegoa

Kontaktua

irun@lanbide.eus

Teléfonoa

945-160600

Harremanetarako pertsona

Josune Ausin

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Urte osoan