Pentsioei, sorospenei, familia-prestazioei eta osasun-laguntzari buruzko Informazioa

Junkal, 22 20304 Irun

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Arreta eta Informazio Zentroen siglak dira CAISS. Bulegoen eta informazio-guneen sare zabala da, eta horietan kudea dezakegu Gizarte Segurantzarekin zerikusia duen guztia.
Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroak (CAIS) arduratzen dira prestazioez, amatasun- eta aitatasun-bajez, aldi baterako ezintasunaz eta abarrez.

Azken urteotan, Gizarte Segurantza teknologia berrien agerpenera eta bide telematikoko zerbitzuen gorakadara ere egokitu da, Web orria eta Egoitza elektronikoa sortu eta garatuz eta Internet bidezko zerbitzuak etengabe sartuz eta optimizatuz.

Kontaktuak
901-166565 (informazio orokorra)
901-106570 (hitzordua lortzea, 24 ordu)
943-483138 (hitzordua lortzea, 9etatik 14etara astelehenetik ostiralera)
943-619770/943-619781 (CAISSen bertan izapidetzen ari diren gaietarako bakarrik)

Deskribapena

– Erretiroko, ezintasun iraunkorreko eta biziraupeneko pentsioak (alarguntasuna, zurztasuna).
– Aldi baterako ezintasunagatiko, amatasunagatiko, aitatasunagatiko sorospenak
– Familia-prestazioak (ardurapeko seme-alabengatik, erditze anizkoitzagatik).
– Osasun-laguntza atzerrian.
– Espainiako osasun-laguntza (onuradunak aitortzea eta sartzea).

Baldintzak

Web orritik, www.seg-social.es, Egoitza Elektronikora jo daiteke. Bertan, prestazio guztiak eska daitezke eta horietako bakoitzaren betekizun espezifikoak ikus daitezke.

Eskaera

Irungo CAISS (hitzorduarekin)

Kontaktua

Junkal, 22 Irun

Teléfonoa

901-166565 (informazio orokorra)

Harremanetarako pertsona

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Urte osoan