Enplegurako prestakuntza

Letxumborro Hiribidea, 58, 20305 Irun, Gipuzkoa

mendibilMENDIBIL Elkarte Pedagogikoa enplegurako prestakuntzaren arloan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen eskualdeko prestakuntza-zentro bat da, eta Irunen eta Bidasoa eskualde osoan gizarte- eta hezkuntza-proiektuak kudeatzeko eta garatzeko sortu da.

2011-2012 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea izatera igaro ginen, Irudi pertsonala, Ile-apainketa eta Estetika lanbide-arloko Erdi-mailako Lanbide-Heziketa emateko eta, 2013-2014 ikasturtean, ikastetxea prestakuntza-zentroen Estatuko erregistroan inskribatu zen, Profesionaltasun-Ziurtagiriak emateko homologatutako erakunde gisa.
Gure prestakuntza-ibilbideak hainbat profesionaltasun-ziurtagiri izatera eraman gaitu, enpresen eta langileen edo langabezian dauden pertsonen lanbide-jarduera osatzeko.

Deskribapena

Enplegurako prestakuntzaren helburua da langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea sustatzea. Prestakuntza-ekintzak kualifikatzaileak dira (lanbide bat betetzen irakasten dute), zeharkakoak dira edo oinarrizko gaitasunak ematen dituzte.
MENDIBILen ikastaro ziurtatuak eskaintzen dizkizugu, zure laneratzeko aukerak hobetzeko, honako espezialitate hauetan:

  • (TMVL0109) Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak. PK 1. maila
  • (AGAO0108) mintegi, lorategi eta lorezaintza-zentroetako jarduera osagarriak. PK 1. maila
  • (AGAX0208) Nekazaritzako jarduera osagarriak. PK 1. maila
  • (AGAJ0110) loradendako jarduerak. PK 2. maila
  • (IMPP0108) Eskuetako eta oinetako zaintza estetikoak. PK 2. maila
  • (IMPP0208) Higiene-, depilazio- eta makillaje-zerbitzu estetikoak. PK 2. maila
  • (IMPQ0208) Ile-apainketa. PK 2. maila

Baldintzak

Langabezian eta alta emanda egotea LANBIDEn, eta ikastaro bakoitzak eskatzen dituen baldintza akademikoak betetzea edo horietara sartzeko probak egitea.

  • 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek ez dute inolako titulazio akademikorik behar
  • 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek DBHko graduatuaren gutxieneko titulazioa edo baliokidea eskatzen dute
  • 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek Batxilergoko gutxieneko titulazioa edo baliokidea eskatzen dute

Eskaera

LANBIDE

Kontaktua

Letxumborro etorbidea 58, Irun

Teléfonoa

943-610610

Harremanetarako pertsona

Mirian Fernández

Baliabidearen erabilgarritasuna

Eten

Noiz

2020ko abendutik 2022ko urrira

Erlazionatutako baliabideak