Gazte Enplegurako Programa

Karakasko Errege Konpainia, 11-behea 20011 Donostia.

Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, ia 40 urteko historia duena, ijitoen komunitatea garatzeko zerbitzuak ematen dituen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Erakunde finkatua, Espainiako GKE garrantzitsuenetako bat, administrazio publikoen eta beste erakunde eta eragile sozial batzuen artean lan onaren ospe sendoa lortu duena.
Haren helburua da, lanbide-heziketan eta enpleguan sartzeko ekintzen bidez, ijitoen gizarteratzea bultzatzea, haien bizi-baldintzak hobetzea, tratu-berdintasuna sustatzea eta diskriminazio mota oro saihestea, bai eta ijito-komunitatearen kultura-nortasunaren onarpena sustatzea ere.
Ekimen horren bidez, azken urteotan hainbat ekintza eta programa abiarazi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ijitoen beharrei erantzuteko.

Deskribapena

2016. urteaz geroztik, Ijitoen Idazkaritza Fundazioak proiektuak kudeatzen ditu Europako Gizarte Funtsaren Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.

30 urtetik beherako ijito gazteak gizarteratzeko ibilbide integratuak dira, haien gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko, laguntzeko, lan-orientazioa emateko eta oinarrizko konpetentzietan eta konpetentzia profesionaletan prestatzeko ekintzen bidez.

Baldintzak

16 eta 30 urte bitartean izatea.
NAN edo AIZ edukitzea.
Lanean eta ikasten ez egotea

Eskaera

IJITOEN IDAZKARITZA Fundazioa (Gipuzkoa)

Kontaktua

blanca.lobato@gitanos.org

Teléfonoa

943-297879

Harremanetarako pertsona

Blanca Lobato

Baliabidearen erabilgarritasuna

Eten

Noiz

2018ko Urritik 2022ko Abuztura