Enplegurako prestakuntza

Auzolan, 44 - Irun

EMAUS Gizarte Fundazioa izaera soziala duen erakunde laikoa da, irabazi-asmorik gabekoa eta Emaus Nazioarteko mugimenduari lotua dago. Honako helburu hauek ditu:

  • Pobrezia- eta/edo bazterketa-arriskuan edo egoera larrian dauden pertsonen eta gizataldeen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak erraztuz eta lagunduz, eta lor daitekeen autonomia-mailarik handiena sustatuz.
  • Gizartea sentsibilizatzea justizia-, pobrezia- eta garapen-arazoen kausei, inplikazioei eta konponbideei buruz.

Helburu horiek lortzeko, honako hauek ditugu:
1.- banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzea eta gauzatzea dakarten programa eta gizarte-zerbitzu integralak.
2.- hondakinak berreskuratu eta berrerabiltzearen arloko ingurumen-ekimenak.
3.- giza garapen iraunkorraren aldeko proiektuak eta ekintzak.
4.- Ekonomia sozial eta solidarioko enpresak, laneratzeko enpresak eta bidezko merkataritzako ekimenak sustatzea eta sortzea.

Deskribapena

Prestakuntza-zerbitzuen helburua da gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen gaitasunak eskuratzen laguntzea eta gaitasunak hobetzea, ikuspegi pertsonal, zibiko, sozial eta/edo enpleguarekin lotutakotik. Azken batean, baztertuta dauden eta/edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei oztopoak gainditzeko eta gizarteratzeko eta laneratzeko aukerak hobetzeko balioko dieten elementu guztiak eskuratzen laguntzea.

Baldintzak

LANBIDEn izena emanda eta alta emanda egotea
Kasu batzuetan, DSBE diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak edo onuradunak

Eskaera

LANBIDEren bidez

Kontaktua

formakuntza@emaus.com

Teléfonoa

699107461

Harremanetarako pertsona

Elena Fraile González

Baliabidearen erabilgarritasuna

Eten

Noiz

2023ko otsailatik 2024ko urrira

Erlazionatutako baliabideak