Gazte Bermearen onuradun diren gazteentzako Enplegu eta Prestakuntza Zerbitzua

Euskal-Herria Hiribidea 16, 20303, Irun, Gipuzkoa, Euskal Herria

Gurutze Gorriak, Europako Gizarte Funtsaren eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren laguntzarekin, PULSA Enplegua eta Prestakuntzarako eta 30 urtetik beherako pertsonen ikaskuntzarako bigarren aukerak proiektuak jarri ditu abian. Proiektu horien helburua da Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emanda dauden kualifikaziorik gabeko gazteek enplegua lortzea eta enplegagarritasuna hobetzea. Horien garapena lau jarduera-ildotan oinarritzen da:

  1. Gazteak motibatzea eta aktibatzea, interesguneetatik, informazio garrantzitsutik eta lan-merkatuarekin lotzen dituen esperientzietatik abiatuta.
  2. Erabakiak hartzeko orientazio profesionala, bere interesekin bat egiteko eta etorkizun profesionalean ilusioa pizteko.
  3. Enpresekin aliantza estrategikoak eginez bilaketa eraginkorra egiteko aholkularitza eta laguntza ematea, enpresok lan-merkatura igarotzea edo prestakuntzara itzultzea ahalbidetzeko.
  4. Enplegurako prestakuntza, enplegagarritasuna hobetzeko, gaitasun pertsonalak, zeharkakoak eta tekniko-profesionalak garatuz eta ikasiz.

Deskribapena

Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren bidez gauzatzen ditugun ekimenei esker, 30 urtetik beherako gazteei lan-eskaintza, enplegurako prestakuntza eta enpresako praktikak eskaintzen zaizkie, bai eta lan-orientabidea ere, beren gaitasuna hobetzeko eta laneratzen laguntzeko.

Baldintzak

Abian jarritako ekimenetan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 16 eta 30 urte bitartean izatea.
  • Identifikazioa, NAN edo AIZ edukitzea.
  • Gazte Bermearen Erregistroan sartuta egotea.
  • Programa hasteko unean lanik edo ikasketarik ez egitea.

Eskaera

Irungo Gurutze Gorria

Kontaktua

Euskal-Herria Hiribidea, 14

Teléfonoa

943621162 - 678505588 - 678505577

Harremanetarako pertsona

Raquel del Rio / Leyre Alcazar

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finkoa - Aldi baterakoa

Noiz

2020ko urtarrila - 2022ko abuztua

Erlazionatutako baliabideak