Enplegu Zerbitzua

Basurko kalea, z.g., Irun

LANBIDE izenarekin ezagutzen da Eusko Jaurlaritzak herritarren eskura jartzen duen Euskal Enplegu Zerbitzua, langileei lana bilatzeko edo dutena hobetzeko prozesuan laguntzeko eta orientatzeko. Enplegu-eskatzaile bakoitzari plan integral eta pertsonalizatua eskaintzen dio. Enplegu-eskatzaile bakoitzari plan integral eta pertsonalizatua eskaintzen dio.

Integrala, pertsona bakoitzari laguntzen diogulako enplegua bilatzeko prozesu osoan, aholkuak, orientazioa eta laguntza emanez, hainbat prestakuntza-ekintza eginez, bere enpresa sortzeko lagunduz eta, pertsonalizatua, lanbide-profil bakoitzera egokitutako banakako planak diseinatzen direlako.

Lanbidek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa lortzen lagundu nahi du.

Deskribapena

Enplegu-eskaintzak kudeatzea. Enpresen eta langileen arteko lan-merkatuan bitartekari izatea ahalbidetzen duten zerbitzuak.
Lan eskaintzak Irunen
Lan eskaintzak Hondarribian

Enplegu Zerbitzuan erregistratuta bazaude eta zure gako aktiboak badituzu, Nire Lanbidenetetik hainbat gestio egin ahal izango dituzu: enplegu-eskaera berritu, aldatu eta berrikusi, lan-eskaintzak inskribatu eta prestakuntza-ikastaroetan izena eman, zure hautagaitzen egoera kontsultatu, ziurtagiriak deskargatu,… Eta DSBE jasotzen baduzu, zure espedientea kontsultatu eta dokumentazioa aurkeztu ahal izango duzu

Baldintzak

16 urtetik gorakoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.

Enplegu Zerbitzuan izena emateko, dagokizun bulegora joan zaitezke (kasu honetan, Irungo bulegora), “Informazio orokorrerako” aurretiko hitzordua eskatuz edo zure eskaera Internet bidez erregistratuz (izapide hori ezin da onartu Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrentzat, bizitzeko baimenik ez badute).
Alta-eskaeraren erregistroa

Eskaera

Lanbideren Irungo bulegoa

Kontaktua

irun@lanbide.eus

Teléfonoa

945-160600

Harremanetarako pertsona

Josune Ausin

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Urte osoan

Erlazionatutako baliabideak