Etorkizuna duten Lanbideen Espazioa lanbide-orientaziorako eta enplegurako zerbitzu moderno eta aurreratua da, eta agerian uzten du pertsona bakoitzak informazioaren bilaketan eta erabakiak hartzean duen rol aktiboa eta protagonista.
Gure ekipamendua, sarbide librea eta doakoa duena, zerbitzu integrala eskaintzeko pentsatutako jarduera eta espazioek osatzen dute:
- Aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua.
- Doako talde-jardueren programa, hausnarketa-, prestakuntza- eta ikaskuntza-esperientziak partekatzeko aukera ematen duena.
- Orientaziorako eta enplegua bilatzeko baliabideak eskaintzen dituen autokontsulta-eremua; ordenagailuak, eskanerra, inprimagailua, telefonoa, Interneterako konexioa eta prestakuntzarekin eta enpleguarekin lotutako eduki ugari dituen web-aplikazio bat eskaintzen ditu.
- Teknologia berriekin lotutako etengabeko ikaskuntzarako baliabideak eskaintzen dituen autoprestakuntza-eremua, ordenagailuak, Interneterako konexioa eta e-learning plataforma propioa, aulaNET-Bidasoa aktiboa, eskainiz.
- Biblioteka eta mediateka, hainbat erreferentzia bibliografiko, eguneroko prentsa, aldizkari espezializatuak, bideoak, CD formatuko ikastaroak… dituena.
Deskribapena
Orain eskura duzu zure kurrikuluma 5 pausu errazetan egiteko aukera. Behean dagoen linka sakatu, orrialdeko 5 atalak bete eta kurrikuluma automatikoki egiten da.
Bete beharreko atalak:
- Datu pertsonalak
- Lan esperientzia
- Amaitutako ikasketak
- Ezagutza gehigarriak: hizkuntzk, gidabaimena, etab.
- Igo zure argazkia
Klikatu hemen zure kurrikuluma orain egiteko.
Baldintzak
Ordenagailuaren edo tabletaren erabilera autonomoa eta Internet konexioa