Enplegu-agentzia

Hendaia, 8 (Ducoureau Jauregia) 20301 Irun

Bidasoa Activa – Bidasoa bizirik 1992an Irun eta Hondarribiko udalen ekimenez sortutako sozietate publikoa da. Bere helburua tokiko jarduera ekonomikoa hobetzen eta enplegua sortzen laguntzea da, eskualdeko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan arituz. Bidasoa Txingudi eskualdeko bi bezero motari zuzendutako programak eta jarduerak garatzen ditugu:

  • Eskualdeko enpresa edo elkarte sektorialak.
  • Enplegua/prestakuntza eskatzen duten pertsonak edo enpresa berrien sustatzaileak.

Deskribapena

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako enplegu-agentzia, 160000045 zk., lan-bitartekaritzako jarduerak egiteko. Pertsonei beren ezaugarrietara egokitutako enplegua ematen diegu, eta enpresei, berriz, beren eskakizun eta premietara ondoen egokitzen diren langileak.

Gure zerbitzu guztiak doakoak dira, bai pertsonentzat, bai enpresentzat. Enpresentzat, telefonoz edo posta elektronikoz bakarrik jarri behar da gurekin harremanetan, eta, pertsonentzat, gure webgunean kontsultatu behar dira enplegu-eskaintzak, eta, hala badagokio, CV pertsonala bidali hautatutako eskaintzetara, dagokion fitxaren bidez.

Lan-eskaintzak esteka honen bidez eskura ditzakezu.

Baldintzak

Baliabide hau LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden eta enplegu-bilaketa aktiboan dauden pertsonei zuzenduta dago.

Eskaera

Webgunearen bidez

Kontaktua

elespazio@bidasoa-activa.com

Teléfonoa

943-509625

Harremanetarako pertsona

Elvira Hernández

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Urte osoan

Erlazionatutako baliabideak