Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua 40ko hamarkadan sortu zen, eta 1958an zentro ofizial izendatu zuten. Bere historian zehar, ikastetxe honen hezkuntza-eskaintza inguruko gizarte-eskaeretara egokitzen joan da, eta, batez ere, industria-espezialitate tradizionaletan eman da erantzuna: metala, Zura, Elektrizitatea eta Elektronika.
Pertsonak eta profesionalak prestatzen ditugu, eta gure printzipio nagusiak errespetua, aukera-berdintasuna, lankidetza-lana, erantzukizuna eta jasangarritasuna dira.
Deskribapena
Prestakuntza-jarduerak (prestakuntza-ikastaroak); horien helburua da langileak gaitzea hainbat lanbidetan jarduteko, enplegua lortzea erraztuz eta bizitza sozialean, kulturalean eta ekonomikoan parte-hartze aktiboa bultzatuz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen ditu, eta eguneratze- eta espezializazio-ikastaroak eta Profesionaltasun-ziurtagiriak jasotzen dituzte.
Profesionaltasun-ziurtagiri horiek titulu ofizialak dira, nazio-lurralde osoan balio dutenak, eta ekoizpen-sisteman identifikagarria den lan-jarduera bat garatzeko gaitzen duten lanbide-gaitasunen multzoa egiaztatzen dute, baina hori ez da lanbide-jardunaren erregulazioa. Lan-balioa duten egiaztapenak dira, eta ezin dira hezkuntza-tituluekin parekatu.
Prestakuntza-jardueretara sartzeko, sakatu Informazio gehiago
LANGABEENTZAKO PROGRAMAZIOA
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa
- Data: 2022/09/26tik 2023/02/22ra
- Arratsaldez, 15: 00etatik 21: 00etara
- LANBIDEn izena ematea
Megafoniako, lokalen sonorizazioko eta telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea
- Data: 2022/09/26tik 2022/11/30era
- Arratsaldez, 15: 00etatik 21: 00etara
- LANBIDEn izena ematea
Baldintzak
LANBIDEn izena emanda eta alta emanda egotea.
Gainerako baldintzak ikastaro bakoitzaren ziurtagiri-mailaren araberakoak dira:
- 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek ez dute inolako titulazio akademikorik behar
- 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek DBHko graduatuaren gutxieneko titulazioa edo baliokidea eskatzen dute
- 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriek Batxilergoko gutxieneko titulazioa edo baliokidea eskatzen dute

