Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, ia 40 urteko historia duena, ijitoen komunitatea garatzeko zerbitzuak ematen dituen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Erakunde finkatua, Espainiako GKE garrantzitsuenetako bat, administrazio publikoen eta beste erakunde eta eragile sozial batzuen artean lan onaren ospe sendoa lortu duena.
Haren helburua da, lanbide-heziketan eta enpleguan sartzeko ekintzen bidez, ijitoen gizarteratzea bultzatzea, haien bizi-baldintzak hobetzea, tratu-berdintasuna sustatzea eta diskriminazio mota oro saihestea, bai eta ijito-komunitatearen kultura-nortasunaren onarpena sustatzea ere.
Ekimen horren bidez, azken urteotan hainbat ekintza eta programa abiarazi dira, Euskal Autonomia Erkidegoko ijitoen beharrei erantzuteko.
Deskribapena
Garatu beharreko ekintzak prestakuntza-mailak eta oinarrizko, zeharkako eta lanbideko gaitasunak hobetzera eta ijitoen laneratzea sustatzera bideratuta daude, laguntza handia duen esku-hartze integraleko eredu baten bidez.
2022ko azken hiruhilekoan bi ikastaro egingo dira:
- Irailak 12. Logistikako eragiketa osagarriak (72 ordu + 80 ordu praktiketan)
- Urriak 5. Industria-garbiketa espazio irekietan eta instalazioetan (62 ordu + 60 ordu praktiketan)
Baldintzak
18 eta 65 urte bitartean izatea.
NAN edo AIZ edukitzea.
Ahal dela, ijitoak.