Sozializazio-jarduerak eta prestakuntza-tailerrak

Leandro Agirretxe plaza, 1-2. solairua - 11. bulegoa
  • 2023eko Urtarrilaren eta 2023eko Abenduaren artean

Adiskidetuak 2000ko otsailean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Besteak beste, helburu hauek ditu:

  • Komunitate immigranteen eta tokiko komunitateen arteko bizikidetza hobetzeko eta indartzeko kulturarteko jarduerak eta proiektuak kudeatzea eta egitea, bai eta esperientzia positiboak zabaltzea ere.
  • Bitartekaritza eta kulturarteko gatazken prebentzioa
  • Gure esperientziei buruzko ikerketa eta teoria sozialeko proiektuak egitea
  • Jatorrizko eta tokiko GKEekin eta elkarteekin batera kudeatzea eta parte hartzea kogarapeneko, garapenerako lankidetzako eta gure jatorrizko herrialdeekiko elkartasuneko proiektuetan.

Aholkularitza-lanez gain, elkarte- eta sentsibilizazio-lanak egiten ditugu (topagunea, informazio-hitzaldiak, haur eta helduentzako tailerrak), bai eta esku hartzeko lanak ere (kasuak detektatzea, esku-hartze soziala eta bitartekaritza, eta zentro eta baliabideetara bideratzea).

Deskribapena

Elkarte- eta sentsibilizazio-lanean sartuta, informazio-hitzaldiak eta tailerrak egiten ditu haur eta helduentzat, baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko.

Baldintzak

Baldintzarik gabe

Eskaera

Telefono bidez

Kontaktua

Leandro Aguirreche plaza, 1-2. solairua - 11. bulegoa (Palmera Montero Gizarte Etxea)

Teléfonoa

943639690 / 618326436

Harremanetarako pertsona

Karla / Rocío / Mª Luisa / Txema

Baliabidearen erabilgarritasuna

Eten

Noiz

2023eko Urtarrilaren eta 2023eko Abenduaren artean

Erlazionatutako baliabideak