Etengabeko prestakuntza

Letxumborro Hiribidea, 58, 20305 Irun, Gipuzkoa

mendibilMENDIBIL Elkarte Pedagogikoa enplegurako prestakuntzaren arloan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen eskualdeko prestakuntza-zentro bat da, eta Irunen eta Bidasoa eskualde osoan gizarte- eta hezkuntza-proiektuak kudeatzeko eta garatzeko sortu da.

2011-2012 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea izatera igaro ginen, Irudi pertsonala, Ile-apainketa eta Estetika lanbide-arloko Erdi-mailako Lanbide-Heziketa emateko eta, 2013-2014 ikasturtean, ikastetxea prestakuntza-zentroen Estatuko erregistroan inskribatu zen, Profesionaltasun-Ziurtagiriak emateko homologatutako erakunde gisa.
Gure prestakuntza-ibilbideak hainbat profesionaltasun-ziurtagiri izatera eraman gaitu, enpresen eta langileen edo langabezian dauden pertsonen lanbide-jarduera osatzeko.

Deskribapena

Etengabeko prestakuntzaren helburua da profesionalen ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak eguneratzea eta hobetzea, bai eta haien kualifikazioa etengabe hobetzea ere, bilakaera zientifiko eta teknologikoaren eta eskari eta beharren aurrean, hala gizartean nola ekoizpen-sisteman bertan.

MENDIBILen etengabeko prestakuntzako ikastaroak eskaintzen ditugu pertsona landunentzat, Profesionaltasun Ziurtagirien Katalogoarekin lotutako gaitasunak hobetzeko eta/edo berriak eskuratzeko, eta honako hauek finantzatzen dituzte:

  • Lanbide/Hobetuz
  • SEPE/Fundae

Baldintzak

Prestakuntza hasten den unean lanean aritzea.
Ikasturte bakoitzak eskatzen dituen baldintza akademikoak betetzea edo horietara sartzeko probak egitea.

Eskaera

MENDIBIL Lanbide Heziketako Zentroa

Kontaktua

Letxumborro etorbidea, 58 - Irun

Teléfonoa

943-610610

Harremanetarako pertsona

Itziar Nestar

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finkoa - Aldi baterakoa

Noiz

2020ko abendutik 2022ko urrira

Erlazionatutako baliabideak