Enplegua sustatzea

Auzolan, 44 - Irun
  • Urteko deialdia. 2023eko urria eta abendua bitartean

Emaus Gizarte Fundazioa izaera sozialeko erakundea da, laikoa, irabazi asmorik gabekoa eta Emausen Nazioarteko mugimenduari lotua. Ekonomia inklusibo eta solidarioko enpresek enplegu-aukerak ematen dizkiete bazterketa-arriskuan dauden pertsonei. Helburu hauek ditu::

  • Pobrezia- eta/edo bazterketa-arriskuan edo egoera larrian dauden pertsonen eta gizataldeen bizi-baldintzak hobetzea, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak erraztuz eta lagunduz, eta lor daitekeen autonomia-mailarik handiena sustatuz.
  • Gizartea sentsibilizatzea justizia-, pobrezia- eta garapen-arazoen kausei, inplikazioei eta konponbideei buruz.

Helburu horiek lortzeko, honako hauek ditugu:
1.- banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzea eta gauzatzea dakarten programa eta gizarte-zerbitzu integralak.
2.- hondakinak berreskuratu eta berrerabiltzearen arloko ingurumen-ekimenak.
3.- giza garapen iraunkorraren aldeko proiektuak eta ekintzak.
4.- Ekonomia sozial eta solidarioko enpresak, laneratzeko enpresak eta bidezko merkataritzako ekimenak sustatzea eta sortzea.

Deskribapena

LANBIDE-Euskal Enplegu Zerbitzuak urtero antolatzen dituen programak dira, eta udalentzako eta hirugarren sektoreko enpresentzako kontratazioak diruz laguntzen dituzte, kolektibo ahulenen tokiko enplegua sustatzeko (DSBE jasotzen duten pertsonak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak, 30 urtetik beherako gazteak, emakumeak).

  • Kontratu horiek beteko dituzten lan-eskaintzak Lanbideren webgunean argitaratzen dira, oro har urteko azken hiruhilekoan.
  • Kontratuek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, eta 6koa gehienez.
  • Lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, lanaldiaren % 50 gutxienez.

Baldintzak

Kontratazioaren unean langabezian egotea.
Irunen erroldatuta egotea.
Dagokion enplegu-eskaintzaren lanbide-profilaren baldintzak betetzea.
Lehentasuna izango dute kolektibo hauetako pertsonek:

  • DSBEaren titularrak edo onuradunak
  • 35 urtetik beherakoak
  • 45 urtetik gorakoak
  • Iraupen luzeko langabeak
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak

Eskaera

LANBIDEren webgunea

Kontaktua

fundacion@emaus.com

Teléfonoa

651707763

Harremanetarako pertsona

Eduardo Sánchez

Baliabidearen erabilgarritasuna

Eten

Noiz

Urteko deialdia. 2023eko urria eta abendua bitartean

Erlazionatutako baliabideak