Langabezia-prestazioak

Basurko kalea, z.g., Irun

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioari atxikitako erakunde autonomoa da. SEPEk, autonomia-erkidegoetako enplegu-zerbitzu publikoekin batera, Enplegu Sistema Nazionala osatzen dute. Sistema honek bere gain hartzen ditu desagertutako Enpleguko Institutu Nazionalaren (INEM) funtzioak 2003tik. Estatuko egitura horretatik enplegurako neurriak eta ekintzak sustatzen, diseinatzen eta garatzen dira. Neurri eta ekintza horiek deszentralizatuta gauzatzen dira, lurralde-errealitate desberdinetara egokituta.

Honako zerbitzu hauek ditu:

  • Telefono bidezko arreta-zerbitzua herritarrentzat (91 273 83 83). Probintziako telefonoak ere eskuragarri daude
  • Telefono bidezko arreta-zerbitzu bat, aurretiko hitzordua eskatzeko (91 273 83 84)
  • Online arreta
  • Web gune bat, www.sepe.es, prestazio- eta enplegu-zerbitzuak eta informazioa eskuratzeko

Deskribapena

Kontribuzio-mailako langabezia-prestazioa
Laguntza-mailako langabezia-subsidioa
Gizarteratzeko Errenta Aktiboa
Langabeziarako Aparteko sorospena
Enplegu-erregulazioko espedienteen prestazioak

Baldintzak

Irunen edo Hondarribian erroldatuta egotea, LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta dagokion prestazioak ezartzen dituen baldintzak betetzea.
Informazio gehiago

Eskaera

Irungo SEPEren bulegoa (hitzorduarekin)

Kontaktua

Teléfonoa

91-2738384 / 943-980598

Harremanetarako pertsona

Josetxo Gandara

Baliabidearen erabilgarritasuna

Finko

Noiz

Urte osoan

Erlazionatutako baliabideak